Gardentasunari buruz
Hernaniko udalaren gardentasun atarian zaude.
Atari honek bi helburu nagusi ditu;
- Alde batetik, informazio instituzionala modu argi eta garbian ematea. Modu honetara, erakundearen eta herritarren arteko elkarlana indartzen dugu. Hernanin, urte asko dira herritarrek udalean parte hartu, proposameank egin eta erabaki ere egiten dutela. Bide honetan, pauso bat gehiago da datu hauen publikazioa.
- Bestalde, lege aldetik, 19/2013 eta 2014/10 Foru Araua betetzen dugu ere.
2015ean hauteskundeetan aurkeztu ginenean, gure programan azaldu genuen gardentasunaren inguruko lanketa egingo genuela, eta hemen dago lehen fruitua. Esan beharra dago, webgune honek izaera bizia duela jaiotzaz, edukiak gehitzen joatea dela gure asmoa, hasieran esandako modu argi eta garbian informazioa ematen jarraitzeko.
Gardentasuneko webgune honen publikazioa ezingo genuke ulertu, hala ere, 'gobernu ireki' filosofia kontutan hartu gabe. Ireki terminoa, bere osotasunean irakurri eta ulertu beharko genukelarik. Bere eguneroko jarduna ere modu libre eta irekian garatu eta antolatzen duen erakundeaz ari gara.